Ondo etorri CIFP HOSTELERÍA-OSTALARITZA LHII - GALDAKAOra (Galdakaoko Ostalaritza Eskola)!
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren parte garen aldetik, harro gaude lehen mailako hezkuntza-esperientzia eskaintzeaz, zure prestakuntza-ibilbidean lagun izango duzun ingurune hurbil eta pertsonalizatuan, bertan, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza sistema berritzailea nabarmentzen da, ETHAZI ereduaren arabera.
Gainera, ez gara ostalaritza-eskola bat bakarrik, leku bizia eta modernoa gara, zure hazkunde profesional eta pertsonalari eskainia. Gure eskolan, Heziketa Zikloak eskaintzen ditugu Ostalaritza eta Turismo arloetan, baita Elikagaien Industrietan ere. Baina ez gara hor geratzen: etengabeko prestakuntza ere badugu, okupazionala eta urrutikoa, zure behar eta ametsetara egokituz.
Gure instalazioak primerakoak dira, duela gutxi birmoldatu direnak. Teknologia aurreratuz hornitutako bost eraikinekin, zure ikaskuntzarako ingurunerik onena eskaintzen dizugu. CIFP HOSTELERÍA-OSTALARITZA LHII - GALDAKAOn, zu zara protagonista lehenengo egunetik.
Gure praktika-tailerra, jendearentzat zabalik dagoen jatetxea, gure ikasleek beren gaitasunak erakusten dituzten lekua da. Hemen, plater eta zerbitzu bakoitzean, gure Oinarrizko Lanbide Heziketako: Okintza eta Pastelgintzako Oinarrizko Profesionala ikastaroetan, erdi-mailako “Sukaldaritza eta Gastronomia”, “Okintza, Gozogintza eta Konfiteria” eta “Jatetxe Zerbitzuak” zikloetan, baita Goi Mailako Gradu Bikoitzean: Sukaldaritza Zuzendaritzako eta Jatetxe Zerbitzuetako Titulazio Bikoitzean ere, eskuratutako gaitasunak islatzen dira.
Eta gutxi iruditu bazaizu, zure prestakuntzarekin jarraitzeko aukera eskaintzen dizugu, Artisau Okintza eta Opilgintzako Espezializazio Ikastaroaren bidez.
Gure Irakasle Talde adituaren gidaritzapean, prestakuntza-esperientzia aberasgarri eta ahaztezina bermatzen dugu Hezkuntza Komunitateko kide guztientzat.
Baina prestakuntza ez da ikasgelan geratzen, Bizkaiko sektoreko enpresa nagusiekin ditugun aliantzei esker, praktiketarako aukera paregabeak eskaintzen dizkizugu. Eta atzerrira joatea pentsatzen ari bazara, gure Erasmus + programak abentura bizitzen lagunduko dizu. Gainera, zure hezkuntza-esperientzia jarduera osagarriekin eta eskolaz kanpokoekin aberasten dugu, hala nola, upeltegietara bisitak, gastronomia-biltzarrak eta turismo-azokak, baita landa-ingurunera irteerak ere, ekoizleak bertatik bertara ezagutzeko.
Gure konpromisoa ez da amaitzen titulua lortzen duzunean. Oso gustuko dugu gure ikasle ohiei ostalaritza sektoreko lan eskaintzarik onenak eskaintzea. Gure lan-eskaintzen atariaren bidez, aukera zirraragarri eta desafiatzaileekin konektatzen zaitugu, eta negozio-ideia bat baduzu, prozesu osoan lagunduko dizugu, URRATSBAT programaren bidez (ekintzaileari laguntzeko programa).
CIFP HOSTELERÍA-OSTALARITZA LHII - GALDAKAOn, arrakastarako bidean laguntzeko gaude. Egin bat gurekin eta ezagutu aukera mundu bat ostalaritzaren industrian!. Ez amestu zure etorkizuna, egizu zeuk!