OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Erdi Mailako Heziketa Zikloak

  • Home
  • Erdi Mailako Heziketa Zikloak

Erdi mailako heziketa zikloak (A, B eta D ereduak)

Erdi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, esteka honetan agertzen diren baldintzak bete behar dira.

Titulazio hori izan ezean, heziketa ziklo honetan sartzeko, sarrera proba egin beharko da.

  • Hautagaiek bete beharreko baldintzak.
  • Sarrera proba egiteko prozesuari buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu, sakatu esteka.
  • Izen-ematea, hain justu, heziketa zikloren bat eskaintzen duen gure autonomia erkidegoko edozein ikastetxetan egingo da. Deialdia abendu inguruan argitaratuko dela aurreikusten da.
  • Egutegia
  • Gaiei, salbuespenei, prestakuntza ikastaroei eta bestelakoei buruzko informazio gehiago

Idazkaritzako ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara 

 

Aurkezpena. Modulu (irakasgai) praktiko askoko Sukaldaritza eta Gastronomiako heziketa zikloak aukera ematen dizu edozein motatako establezimenduetan era guztietako otorduak eta azkenburukoak prestatzeko gai den profesional gisa trebatzeko. Hori guztia, gainera, modulu teknikoekin dago osatuta, aitorpen handiko titulazioa lor dezazun, ezarritako kalitate protokoloei jarraituz, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko arauen arabera jardunez.

Izenburua: SUKALDARITZA ETA GASTRONOMIAKO TEKNIKARIA
Iraupena: ikasturte (2.000 ordu)
Jarduna eta ordutegia: trinkoa, goizez


Gaitasun orokorra

Sukaldeko ekoizpen lanaren esparruan, sukaldaritzako prestakuntza mota guztiak aurreprestatzeko, prestatzeko, kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak egitea.


Prestakuntza programa

Lehenengo ikasturtea

  • Segurtasuna eta higienea
  • Elikagaien autoprestakuntza elaborazione eta kontserbazioa
  • Sukaldaritza teknikak
  • Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I

Bigarren ikasturtea

  • Eskaintza gastronomikoak
  • Sukaldaritza produktuak
  • Jatetxe-arloko postreak
  • Ingeles profesionala
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
  • Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa
  • Produkzio-sisetmari aplikatutako iraunkortasuna
  • Hautazko moduluak

Gure irakaskuntza-ikaskuntza sistemaren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak

  • Bisitak gastronomia biltzarretara
  • Lehiaketa gastronomikoetan parte hartzea
  • Euskadiko azokak eta turismo kanpainen aurkezpenak
  • Bisitak sektoreko puntako establezimenduetara
  • Praktikak atzerriko enpresetan, Leonardo programaren bitartez
  • Trukeak estatuko ikastetxe garrantzitsuenekin.

Lanbide irteerak

  • Edozein motatako establezimendu edota ostatutako sukaldaria
  • Lerroburua
  • Elikagaiak eta edariak ekoizteko eta zerbitzatzeko unitateen ekonomatu saileko langilea.

Aurkezpena. Gero eta eskaera handiagoa duen Jatetxe Arloko Zerbitzuetako erdi mailako heziketa zikloa baliagarria izango zaizu ostalaritzaren sektoreko egiazko profesional gisa finkatzeko, hain zuzen, gaur egun probintziak duen mailaren araberakoa; izan ere, profesionaltasun premian dagoen arloa da. Hartara, gai izango zara, besteak beste, edari mota guztiak prestatzeko, bezeroarentzako zerbitzu eta arreta egokia planifikatzeko eta janari bakoitzari zer ardo dagokion aholkatzeko, non eta ia 30 urte dituen ospe handiko zentro batean: CIFP OSTALARITZA LHII - GALDAKAO.

Izenburua: JATETXE ARLOKO ZERBITZUETAKO TEKNIKARIA
Iraupena: 2.000 ordu (2 ikasturte, irailetik ekainera)
Jarduna eta ordutegia: trinkoa, goizez, astelehenetik ostiralera


Gaitasun orokorra

Elikagaiak eta edariak prestatzeko, aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak egitea, bai eta jatetxe arloko bezeroari arreta emateko jarduerak gauzatzea ere, ezarritako kalitate protokoloei jarraituz, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko arauen arabera jardunez.


Prestakuntza programa

Lehenengo ikasturtea

  • Segurtasuna eta higienea
  • Jatetxe arloko komunikazio-teknikak
  • Taberna-kafetegiko oinarrizko eragiketak
  • Jatetxeko oinarrizko eragiketak
  • Ardoa eta zerbitzua
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I
  • Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa

Bigarren ikasturtea

  • Eskaintza gastronomikoak
  • Ingelesa
  • Jatetxeko eta ekitaldi berezietako zerbitzuak
  • Taberna-kafetegiko zerbitzuak
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
  • Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna
  • Hautazko moduluak

Gure irakaskuntza-ikaskuntza sistemaren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak

  • Bisitak gastronomia biltzarretara, upategietara eta ardoaren parke tematikoetara
  • Koktelgintza lehiaketetan parte hartzea
  • Hitzaldiak eta kafe, ardo zein likore dastaketak
  • Euskadiko azokak eta turismo kanpainen aurkezpenak
  • Bisitak sektoreko puntako establezimenduetara
  • Praktikak atzerriko enpresetan, Leonardo programaren bitartez
  • Trukeak estatuko ikastetxe garrantzitsuenekin.

Lanbide irteerak

  • Tabernaria
  • Taberna-kafetegi zein jatetxeko zerbitzaria
  • Saileko burua
  • Elikagaiak eta edariak ekoizteko eta zerbitzatzeko unitateen ekonomatuko langilea
  • Sommelier laguntzailea
  • Garraiobide zerbitzuetako laguntzailea

Aurkezpena. Aurkezpena. Modulu (irakasgai) praktiko askoko Okintza, Gozogintza eta Konfiteriako erdi mailako heziketa zikloak aukera ematen dizu gozogintzako, okintzako eta konfiteriako produktuak egiteko gai den profesional gisa prestatzeko, bai eta enpresa txiki baten kudeaketa planifikatzeko eta gauzatzeko ere. Hori guztia, gainera, modulu teknikoekin dago osatuta, aitorpen handiko titulazioa lor dezazun: CIFP OSTALARITZA LHII – GALDAKAOK eskaintzen dizuna, hain justu.

Izenburua: OKINTZA, GOZOGINTZA ETA KONFITERIAKO TEKNIKARIA.


prestakuntza programa

Lehenengo ikasturtea

  • Segurtasuna eta higienea
  • Okintzako eta opilgintzako elaborazioak
  • Pastelgintzako eta gozogintzako elaborazioak
  • Konfieriako eta beste espezialitate batzuetako elaborazioak
  • Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I
  • Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa

Bigarren ikasturtea

  • Okintzako, pastelgintzako eta gozogintzako lehengaiak eta pozesuak
  • Lantegiko produktuak
  • Okintzako eta pastelgintzako produktuen aurkezpena eta salmentak
  • Jatetxe-arloko postreak
  • Elikagaien industrietako biltegiko lanak eta kontrola
  • Ingelesa profesionala
  • Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II
  • Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna
  • Hautazko moduluak

Gure irakaskuntza-ikaskuntza sistemaren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak

  • Bisitak gastronomia biltzarretara
  • Euskadiko azokak eta turismo kanpainen aurkezpenak
  • Praktikak atzerriko enpresetan, Leonardo programaren bitartez
  • Bisitak sektoreko puntako establezimenduetara
  • Praktikak atzerriko enpresetan, Leonardo programaren bitartez
  • Trukeak estatuko ikastetxe garrantzitsuenekin

Lanbide irteerak

  • Okina
  • Opilgilea
  • Pizza ore eta oinarrien egilea
  • Pastelgilea
  • Pastelgilea eta pastel apaintzailea
  • Konfiteroa
  • Gozogilea
  • Turroi egilea
  • Gozoki eta gozoen egilea
  • Kakao eta txokolatezko produktuen egilea
  • Txurrogilea.
  • Galletagilea.
  • Jatetxe arloko azkenburukoen egilea.
Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?