OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Ostalaritza eskola

ESKOLA DE HOSTELERÍA

CIFP HOSTELERÍA-OSTALARITZA LHII - GALDAKAO (Galdakaoko Ostalaritza Eskola) derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpekoa. Ostalaritza eta Turismo eta Elikagaien Industria lanbide arloetako heziketa zikloak eskaintzen ditugu, bai eta etengabeko, lanerako eta urrutiko prestakuntza ere. Eskola bost eraikinez osatutako esparru batean dago. Han daude instalazioak, direnik eta makineria, ekipamendu eta baliabide puntako eta aurreratuenez hornituak. Murgil zaitez egungo hezkuntza sistema dinamiko batean, non protagonista izango zaren lehen egunetik bertatik. Hemen, gure prestakuntzaren kalitateari esker aberastuko zara, ez baita izaten ikasleen masifikaziorik. Eta hori guztia berez daukagun eskarmentu handi eta onaren bermepean: 1978. urteaz gero eskaintzen dugu prestakuntza, baita DOAN ere (matrikula eta ikasketak), eta gainera, BEKA bat eskuratzeko aukera emango dizugu.

Jendearentzako praktika-tailer bat dugu, jatetxea, gure ikasleen ikasketa-maila egiaztatzeko. Tailer horretan, Sukaldaritza eta Gastronomia, Okintza-Gozogintza eta Konfiteria, Sukaldaritza Zuzendaritza eta Sukaldaritza Zerbitzuetako ikasleek dituzten trebetasunak azaltzen dira. Horiek guztiek, oro har, eta irakasleen ikuskaritzarekin talde bat osatuz, dena bateratzen dute, gurekin ahalik eta atseginena izan dadin egonaldia.

Zure prestakuntzan balio erantsia izango dute Bizkaiko sektoreko enpresa puntakoenetan kudeatzen ditugun praktikek, eta, gainera, atzerrian praktikak egiteko aukera ere emango dizugu, Erasmus + programaren bitartez (Polonia, Italia, Frantzia, Ingalaterra, Portugal…). Amaitzeko, jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoekin ere aberastuko dugu zure prestakuntza: bisitak upategietara, gastronomia biltzarrak, turismo azokak, lehiaketa gastronomikoetan parte hartzea, etab.

Alabaina, gure zeregina ez da hor amaitzen. Areago goaz, eta gure ikasle ohi, unean uneko ikasle zein interesa dutenen eskura jartzen ditugu ostalaritzaren sektoretik iristen zaizkigun lan eskaintza guztiak. Ezagutu nahi badituzu, sakatu LAN ESKAINTZAK aukeran.

Oharra: Ostalaritza Eskola sektoreko enpresaburuek bidalitako eskaintzak argitaratzera mugatzen da. Guk ez dugu inolako kontratu harremanik haietako inorekin, eta eskaintzak argitaratzeaz baino ez gara arduratzen.


Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?