OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Goi-mailako heziketa-zikloa titulazio bikoitzarekin

  • Home
  • Goi-mailako heziketa-zikloa titulazio bikoitzarekin

Goi-mailako heziketa-zikloa titulazio bikoitzarekin

Goi mailako heziketa zikloan sartu ahal izateko, esteka honetan agertzen diren baldintzak bete behar dira.

Titulazio hori izan ezean, heziketa ziklo honetan sartzeko, sarrera proba egin beharko da.

  • Hautagaiek bete beharreko baldintzak.
  • Sarrera proba egiteko prozesuari buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu, sakatu esteka.
  • Izen-ematea, hain justu, heziketa zikloren bat eskaintzen duen gure autonomia erkidegoko edozein ikastetxetan egingo da. Deialdia abendu inguruan argitaratuko dela aurreikusten da.
  • Egutegia
  • Gaiei, salbuespenei, prestakuntza ikastaroei eta bestelakoei buruzko informazio gehiago

Idazkaritzako ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara 

Aurkezpena. Modulu (ikasgai) praktikoen pisu handiarekin, Sukaldaritza Zuzendaritzan eta Jatetxe Zerbitzuen Zuzendaritzan goi mailako ziklo bikoitzak sukaldaritza eta ostalaritzako elikagai eta edarien ekoizpena eta zerbitzua zuzendu eta antolatzeko prestatzen zaitu. Eskaintzak eta baliabideak zehazten ikasiko duzu, hornikuntza, ekoizpen eta zerbitzu jarduerak kontrolatuz, helburu ekonomikoak betez, ezarritako kalitate-protokoloak jarraituz eta higiene, lan-arriskuen prebentzio eta ingurumen-babes arauak errespetatuz.

Titulua Sukaldaritza Zuzendaritza eta Jatetxe Zerbitzuen Zuzendaritzako Titulazio Bikoitza

Iraupena 2 ikasturte (2.000 ordu)

Ordutegia Goizeko intentsiboa

Gaitasun orokorra

Sukaldaritzako ekoizpena eta zerbitzua zuzendu eta antolatzea, eskaintzak eta baliabideak zehaztuz, hornikuntza, ekoizpen eta zerbitzu jarduerak kontrolatuz, helburu ekonomikoak betez, ezarritako kalitate-protokoloei jarraituz eta higiene, lan-arriskuen prebentzio eta ingurumen-babes arauen arabera jardunez.

Ostalaritzako elikagai eta edarien ekoizpena eta zerbitzua zuzendu eta antolatzea, eskaintzak eta baliabideak zehaztuz, hornikuntzako jarduerak kontrolatuz, helburu ekonomikoak betez, ezarritako kalitate-protokoloei jarraituz eta higiene, lan-arriskuen prebentzio eta ingurumen-babes arauen arabera jardunez.


Prestakuntza programa

Lehen ikasturtea

  • Ingeles profesionala
  • Lehengaien hornikuntzaren kontrola
  • Kalitatearen eta elikagaien segurtasunaren eta higienearen kudeaketa
  • Digitalizazioa
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I (IPE I)
  • Giza baliabideak
  • Jasangarritasuna
  • Sukaldeko aurreelaborazio- eta kontserbazio-prozesuak
  • Sukaldaritzako elaborazio-prozesuak
  • DUAL: 3 aste

Bigarren ikasturtea

  • Ingeles aurreratua
  • Gastronomia eta nutrizioa
  • Ostalaritzako administrazio- eta merkataritza-kudeaketa
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II (IPE II)
  • Sukaldeko pastelgintza eta gozogintzako elaborazioak
  • Sukaldeko ekoizpenaren kudeaketa

Hirugarren ikasturtea

  • Bigarren atzerriko hizkuntza
  • Taberna eta kafetegiko zerbitzu-prozesuak
  • Jatetxeko zerbitzu-prozesuak
  • Sumilleria
  • Ostalaritzako zerbitzu eta ekitaldien plangintza
  • Proiektu intermodularra

Lan irteerak

  • Elikagai eta edarien zuzendaria
  • Sukaldeko zuzendaria
  • Sukaldeko ekoizpen-burua
  • Sukaldeburua
  • Bigarren sukaldari-burua
  • Catering eragiketen burua
  • Partida-burua
  • Sukaldaria
  • Ekonomato eta upategiko arduraduna
  • Taberna-kafetegiko edo jatetxeko zerbitzaria
  • Rango-burua
  • Elikagai eta edarien ekoizpen eta zerbitzu unitateetako ekonomatoko langilea
  • Barman-a
  • Sumiller laguntzailea
  • Garraiobideetako zerbitzuetako laguntzailea

Gure irakaskuntza-ikaskuntza sistemako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak

Jarduera osagarriak

  • Sektoreko profesionalekin tailer monografikoak (sukaldariak, sumillerrak, areto-buruak)
  • Sukaldaritza-teknikei, aretoko zerbitzuari, koktelgintzari edo kudeaketari buruzko masterclass-ak
  • Jatetxe, hotel, upategi eta catering-enpresetara bisitak
  • Azoka gastronomiko eta ekitaldi profesionaletan parte hartzea
  • Benetako zerbitzuen antolaketa (dastatze-menuak, ekitaldiak, jardunaldi tematikoak)
  • Barneko edo kanpoko lehiaketa gastronomikoak
  • Ardo, olio edo bestelako produktuen dastaketa gidatuak

Eskolaz kanpoko jarduerak

  • Izaera gastronomiko eta kulturaleko prestakuntza-bidaiak
  • Trukeak edo mugikortasun-programak (estatukoak eta nazioartekoak)
  • Sektoreko kongresu eta topaketetara joatea
  • Ekitaldi solidarioetan edo tokiko jardueretan laguntzea
  • Ekintzailetza edo berrikuntza gastronomikoko proiektuetan parte hartzea
Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?