OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Kontsulta ezazu "Nola heldu" horrialdea gure webgunean

13:30etan irekitzen da, eta azken sarrera ordua 14:45ean amaitzen da.

Komenigarría da; izan ere, jatetxea beteta eduki ohi dugu, bereziki ostegun eta ostiraletan. Erreserba lehenago egitea gomendatzen dizugu.

Erreserba bat egiteko bete ezazu formularioa eta, prest egonez gero, berehala baieztatuko dizugu eman diguzun posta elektronikoko erreserba. Zure erreserba ezeztatu edo baieztatu ahal izango duzu klik bakar batekin baieztapen e-mailetik. Era berean, adieraz iezaguzu erreserbarako garrantzitsua iruditzen zaizun edozein iruzkin.

Esteka honetan duzu horri buruzko informazio guztia.

Bai, gutxienez 48 ordu lehenago.

Ez. Eskolako egutegiaren araberako zerbitzua daukagu.

Ez. Bazkari zerbitzua baino ez dugu.

Begiratu “Prestakuntza Eskaintza” atalean jasota daukagun informazioa. Han, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren orrialde nagusirako esteka bat daukazu.

Erdi mailako hiru ziklo: Sukaldaritza eta Gastronomia, Jatetxe Arloko Zerbitzuak, eta Okintza, Gozogintza eta Konfiteria.

Bai eta goi mailako ziklo bat ere: Sukalde Zuzendaritza.

Espezializazio ikastaroak Artisau-Okintza eta -Opilgintzako Espezializazio-Ikastaroa eta Bilera profesional, kongresu, azoka, erakusketa eta ekitaldietan langileak koordinatzeko espezializazio- ikastaroa

Tabernaria, taberna-kafetegiko edo jatetxeko zerbitzaria, saileko burua, elikagaiak eta edariak ekoizteko eta zerbitzatzeko unitateetako ekonomatuko langilea, sommelier laguntzailea eta garraiobide zerbitzuetako laguntzailea.

Modulu katalogoa, eskaintza partziala eta etengabeko prestakuntza. Informazio gehiago behar izanez gero, begiratu “Prestakuntza Eskaintza” atalean jasota daukaguna.

Lanbideko ikastaroren bat egin zenezake. Eta BIRTLH Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuarekin harremanetan jartzeko aukera ere baduzu, gure eskolako modulu batzuetan online eta aurrez aurre egin ditzakezun ikastaroen berri eman diezazuten.

Pastelgintza, gozogintza eta okintzako zikloa

Lehen maila

Arratsaldeak: astelehena, asteartea eta asteazkena. (14:30etik 20:30era)

Goizez: ostegun eta ostiraletan. (8: 00etatik 15:45era)

Bigarren maila

Beti goizez

Gainerako zikloak, espezializazio-ikastaroa barne, goizeko txandan ere emango dira.

Lehen maila eta bigarren maila

Beti goizez (8: 00etatik 15:45era)

Heziketa-ziklo bakoitzaren ordutegia ikasturtearen hasieran ematen da.

Prestakuntza Arautua (aurrez eman behar da izena, epe barruan), modulu katalogoa, eskaintza partziala, eta Lanbideren eta BIRTLHren ikastaroak.

Bai. IKASGUNEAn erregistratzea gomendatzen dizugu. Aurrez izena emateaz gain, erregistratu egin behar duzu, prozesu osoaren zerrendak ikusteko. Eskolako idazkaritzara ere etor zaitezke. Zeuk erabaki.

Matrikula ikastetxeetako idazkaritzan egin behar da.

Bai, derrigorrezkoa da aurrez izena ematea.

Izenik eman ezean, ezingo duzu matrikularik egin heziketa ziklo bakar batean ere.

 

2025/2026 ikasturtea

Eskabidea aurkeztea maiatzaren 3tik maiatzaren 23ra bitartean

Matrikula egitea:

Ohiko epea:

  • I Fasea: Uztailaren 11tik 15ra bitartean
  • II Fasea: Uztailaren 17an
  • III Fasea: Uztailaren 21 eta 22a

Ezohiko epea:

  • Uztaileko 23 eta 24 eta irailaren 2etik urriaren 17ra

LHko Heziketa-Zikloetako Onartzeko Prozesua

NANaren kopia eta jatorrizkoa, eta ziurtagiri akademikoa bataz bestekoaren notarekin. (hori ere jatorrizkoa eta kopia).

Matrikula ordainketen kontrolerako inprimakia, duela gutxi ateratako argazki txiki bat (atzealdean izen-abizenak dituela), jatorrizko ziurtagiri akademikoa eta kopia (konpultsatua), NANaren 2 kopia eta Gizarte Segurantzako txartelaren kopia (dagokion ikastetxean ematen dute).

1.12€ Seguru eskolarra

20€ fiantza kalteak sortzen badira. Hauek zikloa amaitzean bueltatzen dira kalterik ez badago.

Matrikula dohakoa da. Diru kopuru bat ordaintzen da eskola assegurua bermatzeko (1,12 €), noski, uniformea eta beharrezko tresneriak ( espezialitatearen tresnak) ikaslearen kontu dira.

Araudiari, egutegiari eta helbide interesgarriei buruzko informazio guztia honako esteka honetan aurki daiteke:

2025-2026 ikasturterako ikasleen aurretiko izen-ematea eta matrikulazioa.

Oso garrantzitsua.

Euskaraz ikasi nahi baduzujarri lehen aukeran D eredua, eta beti bigarren aukera gisa B eredua; izan ere, B+ taldea sortzen bada, modulu batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz ikasi ahal izango dituzu.

Gaztelaniaz ikasi nahi baduzu, aldiz, jarri zure lehen aukeran A eredua, eta bigarren aukeran beti B eredua. Baliteke B+ talderen bat sortzea. Ikasle batzuek dena gaztelaniaz ikas dezakete, eta beste batzuek euskaraz eta gaztelaniaz. Beraz, B aukera adierazten ez baduzu, gaztelaniazko taldea sor liteke, eta zu kanpoan geratuko zinateke, eskaera ez egiteagatik.

Edozein hizkuntzatan ikasteko prest bazaude, aukeratu hurrenkera hau: lehenik eta behin, nahiago duzun eredua; bigarrenik, B eredua eta, hirugarrenik, lehentasun gutxien duena. Ziurtatu D, B eta A edo A, B eta D   hiru aukerak jartzen dituzula.

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?