OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • 23. KORRIKA HARRO HERRI KORRIKA

23. KORRIKA HARRO HERRI KORRIKA

Atzo gure eskola aurretik 23.Korrika pasatu zitzaigun.  KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da, bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea du helburu eta guk ere, aurten, bat egin nahi izan dugu ekimen babestua eta maitatu honetan gure kilometroa korrituz.

Zain geundela, jolas-orduan aukera ederra izan genuen ikasleak, irakasleak eta eskolako langileak elkartzeko, txokolate goxoa eta gurinezko opila dastatzeko.

Ondoren, 13:00etan indarrak hartu ondoren, gure kilometroan euskararen aldeko ekarpen txikia egiteko prest egon ginen. Ostalaritza eskolatik euskara babesten!

Aupa Korrika!

HARRO HERRI KORRIKA

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?