OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Proiektuak

URRATSBAT

  

Ikasturte berria eta ekiteko aukera berria!

2025/2026 ikasturtearekin batera, CIFP Hostelería – Ostalaritza Galdakao LHII-n berriz ere ekingo diogu ekintzailetzari URRATSBAT programaren bidez.

Programa hau, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatua eta TKNIKA-k koordinatua, gure zentroa ideien haztegi bihurtzen du, ikasle eta ikasle-ohiei beren enpresa propioak sortzeko bidean lagunduz.

2014/2015 ikasturtean programan sartutik, dagoeneko hamaika urteko esperientzia dugu eta zazpi enpresa sortu dira Ostalaritzaren arloan, gaur egun martxan:

  • Bar Érreka (Bilbo)

  • Arati Galapan (Zaratamo)

  • Ganatxe (Bilbo)

  • Taberna Hagina (Areatza)

  • Bar Izkina (Igorre)

Eta zerrenda hazten doa! Azken adibide inspiragarri bat Txula, Urduñan da: etxeko janaria eramateko negozioa, Lanbideko ikasle ohi batek sortua. Ahaleginarekin, pasioarekin eta programaren laguntzarekin, bere ideia errealitate bihurtu du eta gaur egun komunitate osoari eskaintzen dio zerbitzua.


Zergatik parte hartu URRATSBATen?

Ekitea ez da erraza, baina ez zaude bakarrik.
Programak zure eskura jartzen du:
Dinamizazio eta tutoretza pertsonalizatua: Susana Pérez gure dinamizatzaileak prozesu osoan lagunduko dizu.
Ekintzailearen Bulegoa: Zentroan bertan ekipatutako gela, zure proiektua garatzeko.
Zentroko instalazioen erabilera: Prototipoak garatzeko, errezetak probatzeko edo zure proposamena prestatzeko.
Aholkularitza integrala: Ideia hasieratik enpresa sortu arte.
Inguruko erakundeekin loturak: Behargintza Galdakao eta Dema bezalako erakundeekin elkarlana.


Norentzat da?

  • Bigarren mailako ikasleentzat (Erdi Maila eta Goi Maila).

  • Zentroko ikasle-ohientzat proiektu bat garatu nahi badute.

  • Zentroko ikastaro ez-arautu edo ez-presentzialetan parte hartu duten pertsonentzat.


Arreta pertsonalizatua

Ideia bat baduzu, zatoz hitz egitera Susana Pérez-ekin Ekintzailearen Bulegora
Ostegunero: 10:00etatik 12:00etara

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?