OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Proiektuak

IKASENPRESA

OSTALARITZA GALDAKAO LHII 2015/16 ikasturtean hasi zen IKASENPRESA izeneko programa garatzen. Programa hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak koordinatzen du Tknikaren bidez (Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa) eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta dago.

 

Zer da Ikasenpresa?

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Helburuak

  • Ikasenpresa bat sortzea, ikaslegoa ekintzaile izateak zer suposatzen duen ikasteko.
  • Ikaslegoaren konpetentziak garatzea profesional on-enpleagarri eta pertsona aktiboak izateko eta ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko.
  • Ikaslegoa autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.

Ikasenpresa Bideoa

Zer egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat muntatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak. Enpresa horiei bazkide bat esleituko zaie, beste eskola-enpresa bat, eta harekin merkataritza-harremanak izango dituzte. Merkatuko azterlanak egingo dituzte, eta produktuen katalogoa trukatuko dute azkenean salerosketa bat egiteko. Ikasturtearen barruan enpresaburuen bi batzar egingo dira. Bilera horietan enpresa bakoitzeko bi ordezkarik hartuko dute parte. Lehenengo bileran haien enpresa aurkeztuko diete gainerakoei eta bigarren bileran haien enpresaren martxa azalduko diete. Bilera horietako lehen zatian komunikazioari eta salguneei buruzko lantegiak emango dira. Otsailean azoka bat antolatuko da eta enpresek beren produktuak saldu ahal izango dituzte bertan.  

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?