OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Jarduerak

  • Home
  • Ezkurraren Erabilerak Sukaldean Tailerra

Ezkurraren Erabilerak Sukaldean Tailerra

Joan den urriaren 11n, Ezkurraren Erabilerak Sukaldean Tailerra egin genuen, Ikasenpresa programaren barruan. Tknikak koordinatzen duena, Kultura Ekintzailea sustatzeko helburuarekin.


Ikastaroa Lavéndula Kolektiboko Nachok eman zuen. Aintzineko jakiak berreskuratzeko, gastronomiarako basalandareak erabiltzeko eta, bereziki, ezkurraren erabilera berreskuratzearen alde lan egiten dute.  Beste garai batean sukaldaritzan nagusi izan zen elikagai xume gisa, gaur egun, penintsula osoko sukaldari ezagunek Arzak eta Arguiñano besteak beste edo Bartzelonako Roca jatetxea ospetsuak, berriz ere balioa ematen diote.

Tailerrean zehar hainbat elaborazio egin ditugu, hala nola kafea, ezkur-esnea, kremak, arroza, ogi ezberdinak eta opilak eta ezkur-pikortatze hidratatutik abiatutako hanburgesa begetala. Galbahea funtsezko elementua da hazi hori erabiltzeko, testura eta tamaina ugari eskaintzen baitizkigu errezeta desberdinetarako.

Ikasturtean zehar, ONgia ikasenpresak ogi desberdinekin gozatuko gaitu, denak irin ekologikoekin eta orain arte inoiz probatu ez dituzuen osagaiekin, ezkur-irinarekin edo garagardoaren artisau-elavorazioaren ondoriozko bagazoarekin.

Prestatutako errezetei eta gure produktua dastatzeari buruzko informazioa emango dizuegu.

Adjuntua deskargatu

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?