OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Jarduerak

  • Home
  • "Julen Baz" eta "Josemi Olazabalekin" jardunaldi gastronomikoak.

"Julen Baz" eta "Josemi Olazabalekin" jardunaldi gastronomikoak.

Handikiro hasi dugu urtea.  Aukera bikaina ikasleek bizi ahal izan dutena.

Hilaren 19an eta 20an Galdakaoko Ostalaritzako LHII-ko ikasleek "jardunaldi Gastronomikoak" egin ditu, eta horretarako bi sukaldari ospetsu izan ditugu, Julen Baz eta Josemi Olazabalaga.

Asteazkenean, hilak 19, Julen Baz sukaldari forjatuaren esperientzia eta jakintza izan zuten ikasleek. Ilusioaren eta gogoaren berri eman zien, eta ametsak diziplinaz, lanaz eta iraunkortasunez bete daitezkeela erakutsi die. Berriki Michelin izarra lortu du Garena jatetxean.

Bestalde, ostegunean, hilak 20, Josemi Olazabalaga "Aizian jatetxekoak", sutegietako maisu handiak, sukaldari eskarmentudunak, enpresetara praktiketan joaten diren ikasleen irakasle onenaren saria jaso duenak besteak beste, menua egin du ikasleekin, bere jakinduria eta ezagutza guztiak gardentasun osoz transmitituz.

Bi menuak "jatetxe-Arlokko Zerbitzua" zikloko ikasleek zerbitzatu zituzten profesionaltasun handiz. Horregatik, eta sukaldea, gozotegia eta zerbitzua bikainak izan zirenez, bazkaltiarrek bazkari eder batez gozatzeko aukera izan zuten.

Eskerrik asko biei beren denbora eskaini digutelako, badakigulako ondasun urria dela haientzat.

Prentsako artikulua:

https://www.deia.eus/bizkaia/vida-social/2022/01/22/suculentas-ensenanzas-encandilan/1184569.html

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?