OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • GURE IRAKASLEAK, TALENTO GASTRO BIZKAIA SARIKETAKO EPAIMAHAI TEKNIKOAN

GURE IRAKASLEAK, TALENTO GASTRO BIZKAIA SARIKETAKO EPAIMAHAI TEKNIKOAN

Bizkaiko talentu gastronomikoa, gure irakasleen begirada adituarekin.

CIFP Hostelería–Ostalaritza LHII Galdakaok urtero parte hartzen du Talento Gastro Bizkaia Sarietako epaimahai teknikoan. Ekimen horren bidez, gure lurraldeko gastronomia bultzatzen laguntzen duten profesionalen talentua, sormena eta lana aitortzen dira.

Joan den irailaren 28an, Jantour ekitaldiaren gala eta sari-banaketa egin ziren. Bizkaiko gastronomia-sektoreko profesionalen talentua eta dedikazioa ospatzeko hitzordua izan zen.

Gure irakasleek epaimahai teknikoan parte hartzeak ikastetxearen eta sektore profesionalaren arteko lotura sendotzen du, eta sukaldean, areto-zerbitzuan eta ostalaritzako beste espezialitate batzuetan nabarmentzen diren pertsonen lana aitortzen laguntzeko aukera ematen digu.

Ostalaritza Galdakaotik, errealitate profesionalarekin lotutako prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, ezagutzak eta esperientziak partekatuz eta Bizkaiko talentu gastronomikoari balioa emanez.

Zorionak saritu eta finalista guztiei!

 
 
Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?