HOSSKILLS Martxan! Urrasbateko dinamizatzaileak Proiektua aurkitu dute Tknikako Jardunbide Egokien Jardunaldian
Stakeholders: Urratsbat programaren dinamizatzaileak (pertsona ekintzailearen laguntza) #Tknika, #EuskalLh
Hosskill Urratsbateko Jardunbide Egokien Jardunaldian parte hartu du Iurretan. Jardunaldi horretan, euskal LHko 50 irakasle bildu dira, ekintzailetzaren dinamizatzaile gisa, erreferentziazko ikastetxeetan.
Saio honetan, K210 HOSSKILLS proiektua aurkeztu da, EBk Erasmus+ bidez kofinantzatua, Danimarkako eta Errumaniako bazkideekin batera.
Hosskillen helburuak azaldu ditu, ostalaritza-sektorearen digitalizazioan zentratuta, eta proiektuaren barruan sortutako materialak partekatu ditu, libreki erabiltzeko.
Digitala jada etorkizuna ez den mundu batean, oraina baizik, Hosskills ostalaritzaren sektoreko enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digitalaren prozesuan laguntzeko sortu zen.
Galdakaoko Ostalaritza Eskolatik, proiektu hau bultzatzen dugu hurbiletik, praktikoki eta sektorearen benetako beharretara erabat bideratuta. Badakigu digitalizazioak kudeaketa eta errentagarritasuna hobetzeaz gain, bezeroekin konektatzeko, prozesuak optimizatzeko eta negozioak hazteko aukera berriak irekitzen dituela.
Amaitzeko, inprimaki baten bidez inpresioak jaso ziren, proiektuaren eragina indartuz. Hori guztia #ErasmusDays delakoen barruan kokatzen da, nazioarteko dimentsioa azpimarratuz.