OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • URRATSBAT/BERDINTASUNA: Genero-ikuspegidun ekintzailetza bultzatzen

URRATSBAT/BERDINTASUNA: Genero-ikuspegidun ekintzailetza bultzatzen

Atzo, plazer handiz parte hartu genuen Agenteak Elorrietan bigarren saioan, Urratsbat programaren dinamitzaile gisa, Galdakaoko Ostalaritza Eskolatik. EmakumeEkin-ek (www.emakumeekin.org) gidatutako saio aberasgarria izan zen, genero-ikuspegia ekintzailetzan txertatzeko hausnartu eta gelan aplikatzeko tresnak partekatzeko.

Beste ikastetxe batzuekin esperientziak trukatu eta hezkuntza berdinzaleago baterako konpromisoa indartu genuen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi zuen inplikazioagatik!

Bide honetan elkarrekin aurrera jarraituko dugu. 

 Urratsbati buruz gehiago

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?