OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • Enamórate- Maitemindu

Enamórate- Maitemindu

Maitemindu-Enamórate

San Balendin edo Maiteminduen egun gisa ezagutzen den otsailaren 14a dela eta Bizkaiko Gurutze Gorriak ospatzen duen “Maitemindu-Enamórate” kanpainan elkar lanean ekin diogu.

Otsailaren 14an, giza erakundeko boluntarioak, Bizkaiko 3 eskola horiek emandako 800 gozoki 3 euroko prezio sinbolikoan saltzen egongo dira Bilboko Berastegi eta Ertzilla kaleetan. Ekimen horretan bildutako dirua, Bizkaiko Gurutze Gorriak probintzian adinekoekin aurrera daramatzan proiektuetara egongo da zuzenduta.

Horrela,  Galdakaoko Ostalaritza Eskolak, modu artisauan egindako askotariko gozokiz osatutako 300 unitate eginez parte hartu

Bizkaiko Gurutze Gorriaren helburua, jardunaldi hori ez dadila soilik bikoteko maitasunean zentratu da, gure gurasoen, anai-arreben, edo lagunen aurrean dugun maitasunera zabalduz. Asmoa, ekimen hori, gizarte arloko sarea indartzearen garrantziarekin lotzea da, egoera zaurgarrian dauden kolektiboek, adinekoek, batez ere, gizartetik baztertuta geratzeko duten arriskua saihesteko eta euren bakardade sentimendua arintzeko, gertutasunaren bitartez.

Gure ikasleak kanpainan laguntzen eta parte hartzen egon  dira, egun horretan ere banaketan parte hartuz.

Hemen duzue bideo labur bat.

 
 
Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?