OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • ONgia, Tknikak eta DEMAk saritu duen Ikasenpresa bere Negozio Ideiagatik

ONgia, Tknikak eta DEMAk saritu duen Ikasenpresa bere Negozio Ideiagatik

Albiste freskoak eta laberatu berriak.

Aste honetan ekintzailetza bere saltsan dago Bizkaian. Gaur Ikasenpresaren Kongresua egin da BIC Bizkaian, Tknikak antolatuta. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Sarekin Astea ospatzen da, eta gure lurraldeko ekosistema ekintzaile publiko eta pribatu osoa hartzen du parte bertan. Horregatik erabaki dute Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek sortutako Negozio Ideia onenari sari bateratua ematea, eta irin horietan sartu da, nola ez, Galdakaoko Ostalaritza Eskola.

Okintza, Gozogintza eta Konfiteria Prozesuetako 2. mailako taldeak gustura eta motibazioz lan egin du hiruhileko honetan ONgia proiektuan, bagazo eta ezkur-irinen ogi ekoligikoak egiteko.

Ikasturte honetan Bizkaiko LHko ikastetxeetan  sortu diren 12 Ikasenpresa hautatu dira, eta 300 inguru izan daitezke, iazko ikasturteko datuen arabera.

Jaqueline Villanueva izan da taldeko bozeramailea eta aurkezpen bikaina egin du DEMA, Ikasenpresa eta Urratsbateko arduradunek osatutako epaimahaiaren aurrean.

Talde osoak sortutako material onekin eta dagoeneko egindako produktuekin batera (aste batzuk daramatzate probak egiten), defentsa errezeta eramanezina izan da, azkenean irabazle suertatu dena.

Alde batetik, ezkur-irinen erabilera, originala, nutritiboa, tokiko ekoizpenekoa eta landa-ekosistemen eta -komunitateen garapen iraunkorra sustatzen duena, eta, bestetik, Panza Beer Ikasenpresaren garagar-bagazoaren aprobetxamendua (gari-hondarrak eta garagar malteztatua), 2PRCko ikasleak ikasturte honetan Enpresa eta Ekimen Ekintzailea irakasgaian egiten ari diren lana bereizten duten osagaiak dira.

Zorionak ONgia!

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?