OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • BEÑAT MADARIAGA, SUKALDARITZA ZUZENDARITZAKO IKASLEA, SARITU DU ENPRESARI PROGRAMAK, ANTEPARE NEGOZIO-IDEIAGATIK

BEÑAT MADARIAGA, SUKALDARITZA ZUZENDARITZAKO IKASLEA, SARITU DU ENPRESARI PROGRAMAK, ANTEPARE NEGOZIO-IDEIAGATIK

Beñat Madariaga (2DC3) ikaslea izan da Enpresari (DEMA) programaren sarituetako bat. Programa hori Bizakaiko Foru Aldundiak sustatu du, eta 500 €jaso ditu ANTEPARE negozio-ideiagatik, Areatzako Gorbeiako Parke Naturalaren magalean dagoen ostalaritza-establezimendua.

21/22 kurtsoan zehar, Beñat Madariagak 0 km-ko ostalaritza jasangarrian oinarritutako bere negozio proiektuari forma eman dio, tokiko ekoizleei balioa ematen diena, urtaroko eskaintza gastronomiko batekin, Areatzako biztanleek eta bisitariek dastatu dezaketena. Proiektu hau Arritokieta Zulaikak Dematik eta Txus Elorza EIEko irakasleak eta Susana Pérez Urratsbat dinamizatzaileak babestu dute.

Proposautako proiektua, ostalaritza jarduera nagusi baten inguruan egituratzen den zerbitzu multzoa da.
Ekonomia sozial eta solidario oinarriak: Jarduera ekonomikoak, pertsonak, euren komunitatea eta ingurugiroa zentrotzat izatea proposatzen du. Ondoko printzipioekin: Ekitatea, lana,  ingurugiro jasangarritasuna, lankidetza,- inguruarekiko konpromisoa.
Proiektu honek, hiru funtzio nagusi betetzeko intentzioa du: Areatzan kalitatezko ostalaritza eskaintza bat sortzea, herriko aisialdi, kirol eta kultur topagune izatea eta herrian bisitari ditugun pertsonentzako erreferentzia izatea.

2021-22 Enpresari Sarien 21. edizioa, enpresa-proiektu eta -ideien lehiaketa, Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko helburua duena, DEMAk (Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak) eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatua, Bilboko Arte Ederren Museoan egin zen, Ana Urrutiak aurkeztuta.

Teresa Laespadaren hitzekin bat gatoz eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolatik Urratsbat programaren bitartez gure ikasleei ekiteko abenturan laguntzen diegu. Zorionak Beñat sariagatik!. Lan ona.

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?