OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • IKASENPRESA, URRATSBAT EKINTZAILETZA-ANEZKAK.

IKASENPRESA, URRATSBAT EKINTZAILETZA-ANEZKAK.

Marlene López Espinoza Galdakaoko Ostalaritza Eskolako ikasle ohia, okintza, gozogintza eta konfiteriako erdi mailako zikloan titulatua, joan den 20/21 ikasturtean, pastela ezin hobea atera zaio, eta bere pasioa bere ogibide bihurtu du, gozogintza sortzaileko lantegi bat irekitzeko ametsa betez. Bere sorkuntza berriak Ganatxe du izena, eta Bilbon General Salazar, 11 kalean aurkituko duzue.

 

Marlenek beti izan du argi, gozogintzaren mundua maite izan duela, mundu horretan amateurra baitzen. Sektoreko prestakuntza osatu nahi izan zuen, eta horretarako Galdakaoko Ostalaritza Eskolan matrikulatu zen. Joan den ikasturtean, ikasenpresa programan parte hartu zuen, Gabonetako gaiak jorratzen dituzten cupcake-en elaborazioan eta dekorazioan zituen sormen-dohainak agerian utziz, Tiptoping ikasenpresaren barruan. Gainera, izaera ekintzaileak Demako (Bizkaiko Foru Aldundia) Enpresari programan parte hartzera eraman zuen, URRATSBATen eskutik. Bertan, Ganatxen enpresa-ideiako bideorik onenaren sei irabazleetako bat izanik.

 

Eskolatik IKASENPRESA proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi dugu; izan ere, Eskolan DASTAIKASENPRESA GALADAKAON proiektuaren barruan lan egiten dugu, ikasleek URRATSBAT programan parte har dezaten, ametsak egia bihur daitezen.

Abentura zoriontsu eta gozoa opa diogu Marleneri GANATXE proiektuarekin.

 

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?