OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • BALIOAK 4.0: Elikagaien soberakinak emateko jardunbide egokiei buruzko tailerra.

BALIOAK 4.0: Elikagaien soberakinak emateko jardunbide egokiei buruzko tailerra.

Elikagaien soberakinak emateko jardunbide egokiei buruzko tailerra: Alferrik galtzen diren elikagaiak murrizteko irtenbide solidarioa.

Janari-hondarrak botatzea onartezina da hamar pertsonatik batek gosez lo egiten duen mundu honetan. Kontuan hartu behar dugu ondakin hauek ingurumenarentzat eta klimarentzat ere zama handia direla. Elikagaien galera eta hondakinak murrizteko, aldaketa sistemikoa egin behar da gure elikadura-sisteman.

NBEk, Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan (12.3 helburua), 2030erako “txikizkako salmentari eta kontsumitzaileari dagokien neurrian, biztanleko elikagai-galera erdira murriztea, eta ekoizpen- eta hornikuntza-kateetan elikagai-galera murriztea” proposatu du. Europar batasuna ere neurriak hartzen ari da ingurumena errespetatzen duen elikadura jasangarri eta osasuntsurako baserritik mahaira estrategian.

Eusko Jaurlaritzak bat egin du Xedearekin eta, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordetzaren bidez eta ELIKA Fundazioak koordinatuta, Elikagaien Xahuketaren aurkako Jarduera Plana jarri du abian, erronka bikoitzari erantzuteko: biztanle bakoitzeko elikagai-galera erdira murriztea, txikizkako salmentan eta kontsumitzaileenean, eta elikagaiak gutxitzea.

Elikagaiak Dohaintzan Emateko Lan Taldeak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, EAEko hiru hiriburuetako Osasun Zerbitzuek eta Ausolan, Oreka eta Amatemann SL bezalako elikagai-sektoreko enpresek, «Euskadin elikagai-soberakinak emateko gida orientagarria» egin dute.

Eredu ikusgarrri bi jarri zituzten:

  • Elikagaien soberakinak birbanatzea erdialdeko sukaldeetatik eta
    Jantoki kolektiboak. Denis Ugalde. OREKA-KO Fundatzaile eta CEO.
  • Buruxkatzea berreskuratzea gizarte- eta ingurumen-balio gisa. Elena Cereceda.
    Buruxka

Gida

 

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?