OSTALARITZA ESKOLA PUBLIKOA GALDAKAON

Albisteak

  • Home
  • "Euskal Gastronomia Akademiak" emandako Luis Irizar saria.

"Euskal Gastronomia Akademiak" emandako Luis Irizar saria.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskal Gastronomia Akademiak proposatuta, Euskadi Gastronomia Sariak sortu zituen 1992an, euskal gastronomia kultura-balio handi gisa aberasteko, berreskuratzeko eta garatzeko pertsona, talde edo erakundeek egindako lana aitortzeko. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ematen ditu urtero Euskadi Gastronomia Sariak.

1993an, Euskal Gastronomia Akademiak bere sari propioak sortu zituen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak emandakoen osagarri gisa, gastronomiaren defentsan eta sustapenean nabarmendu beharreko merezimenduen espektro zabalagoa betetzeko.

2021eko urriaren 26an "Euskadi de Gastronomía 2019 Euskadiko Gastronomia sariak eta Akademiako saripropioak"  banatu ziren.

Horien artean, "Luis Irizar" saria jaso genuen (irakaskuntzari: erakundea edo pertsona):
CIFP Ostalaritza LHII – Galdakao (Galdakaoko Ostalaritza Eskola)

Zorionak sarituak izan diren guztiei.

Laguntza behar duzu?
Lineako laguntza
Laguntza behar duzu?